XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, baserriko emakumeak, bakarrik edo senarrarekin batera, erantzukizun garrantzitsua zuen landa-bizitza ekonomikoan.

Emakumea hirietan

XI. mendetik aurrera, nekazaritzan egindako aurrerapenek eta demografi hazkuntzak eraginda, hirien loratzea gertatu zen.

Hiriak, gehienetan, gune gotortuaren inguru hurbilean merkatari eta artisauak kokatzearen ondorioz sortu ziren.

Europar lurralde osoan zehar barreiatutako gune ugari azaldu ziren eta, horiekin batera, gizarte-talde berri bat, burgesia, bere aberastasuna jada lur-jabetzan oinarritua ez zuena, merkataritzan eta industrian baizik.

Hirietako biztanleek bizimodu eta lan-modu berriak garatu zituzten eta espezializatzera jo zuten.

Hainbat lanbide sortu zen.

Ekonomi goraldietan, eskulana behar zenez, emakumeak ere inolako arazorik gabe sartu ziren lan-munduan.

Baina beren lana subsidiarioa zen, soldata txikiagoak kobratzen zituzten

1394. urteko pintura honetan, kale erdian jartzen ziren artisauen salmahaiak eta emakume bat hegaztiak saltzen ikus daitezke.

Hirien hedapenarekin, emakumeek garapen betean zegoen lan-mundu berri batean sartzeko aukera izan zuten.

Parisen, adibidez, XIII. mendearen erdialdean, ehun ofizio berri baino gehiago zeuden.

Horietatik bost, gutxienez, emakumeen esku zeuden eta gainerakoak emakumeek eta gizoneek egiten zituzten.